1. Lehiaketaren helburua: Lehiaketaren helburua udalerrian ekintza osasungarriak identifikatzea, partekatzea eta sortzea da. Reel-ak, tiktokak eta bideo laburrak komunitatearen ongizate fisikoan, mentalean eta elikaduran lagunduko duten ideiak, proposamenak edo istorioak islatu behar dituzte. Gai libre bat, zuen ikus-entzunezko eta interpretazioko gaitasunak garatu ahal izateko.
2. Parte-hartzaileak:
12 eta 25 urte bitartekoak.
Banaka edo gehienez 4 pertsonako taldeetan parte hartzea.
3. Gaia: "Ekintza osasungarriak":
Jarduera fisikoa
Adimen emozionala
Elikadura
4. Film laburraren formatua:
Iraupena: 1 eta 3 minutu artean
Hizkuntza: Euskara eta/edo Gaztelania.
Aurkezpen-formatua: AVI, WMA, MP4 edo MOV, 720p-ko gutxieneko bereizmenarekin.
Originaltasuna: Bideoek lan original eta argitaragabeak izan behar dute, lehiaketa honetarako bakarrik sortuak.
5. Bideoak aurkeztea eta ematea:
Bideoak osasunsarea@erandio.eus helbide elektronikora bidali beharko dira deskarga-esteka baten bidez (Google Drive, WeTransfer, etab.).
Entregatzeko azken eguna: urtarrilaren Otsailaren 2a baino lehen
Entrega bakoitzak honako hauek izan behar ditu:
1. Film laburraren artxiboa.
2. Izenburua eta sinopsi laburra (50 - 100 hitz).
3. Parte-hartzaileen harremanetarako datuak (izena, adina, posta elektronikoa eta telefonoa).
6. Saria - herri-bozketa bidez aukeratuko da, eta lehentasuna izango du:
Sormena eta originaltasuna.
Lehiaketaren gaiarekiko egokitasuna.
Kalitate teknikoa eta artistikoa.
Mezuaren inpaktua.
Bozketa: otsailaren 3etik 6ra
7. Sariak:
NATIONAL GEOGRAPHIC Profesionala 5K Urperatzeko egonkorgailuarekin 15m
8. Erakustaldia: Aukeratutako bideo laburrak Merkatu Zaharrean proiektatuko dira, otsailaren 7an, ostirala, Erandioko Udalak antolatuta.
10. Eskubideak eta baimenak:
Parte-hartzaileek Erandioko Udalari uzten dizkiote film laburrak erakusteko eskubideak, lehiaketarekin zerikusia duten sustapen-erabileretarako.
Film laburretan ezingo da egile-eskubideak urratzen dituen edukirik sartu, ezta ekintza iraingarria edo desegokiak.
11. Oinarriak onartzea: Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi osasunsarea@erandio.eus helbidera edo deitu 669 805 544 telefonora.